Ikasturtea akitzearekin batera, Zubieta utzi eta Saharara joan zen Duba oporrak familiarekin pasatzera. Azken bi urteotan Ibarrengo etxean bizi den sahararra da Duba, euskaraz ikasi eta herrian ederki egokitu dena, baina eskolako denboraldia akituta, sorterrira joaten da familiarengana bisitan, eta aurten ere hala egin du. Zubieta uzterakoan, negar malko artean, agur hunkigarria jaso zuen Dubak. Hurrengo ikasturtean ere hemen egonen delakoan gaude.
Bestalde, beste saharar bat etorri zaigu uda pasatzera herrira, Saharaztan taldearen bidez. Muna du izena eta Lizartza bordan pasako du uda. Ekainaren 29an etorri zen eta gure artean egonen da udako oporretan.