Jesus Goldaraz ordezkatuko duen apez berria

TTIPI TTAPA 2009ko uztailaren 10a

TTIPI TTAPA

Mikel BIAIN

Sortzez oñatiarra (Gipuzkoa) den Mikel Biain da Doneztebe, Legasa, Narbarte eta Elgorriagako apez berria. Maiatzean jakinarazi zioten Jesus Goldarazen ardura hartuko zuela eta joan den ekainaren 13an, Bestaberri bezperan, hasi zen lanean. Ospakizun aunitzeko garaia tokatu zaio: Bestaberri Eguna, Sanpedro bestak... Edonola ere, «gustura eta poliki-poliki jendea eta ohiturak ezagutzen» ari dela azaldu dio Ttipi-Ttapari. Euskalduna eta gaztea da Biain eta inpresio ona utzi du doneztebarren artean. Eskualdera etorri aitzinetik Luzaiden egondakoa da bortz urtez, bi urtez Auritzen eta bertze bitan Artzeko Bailaran.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun