Zortzi lagunek eman dute izena Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatean euskara teknikari lanetan aritzeko egindako deialdian. Ekainaren 19an akitu zen izen-emateko epea eta orain, probak egiten ari dira. Lehena, euskara maila neurtzekoa, ekainaren 26an egin zuten, bigarrena uztailaren 2an, eta hirugarrena eta azkena heldu den astean.
Azterketen ondotik, teknikari berria segidan hasiko litzateke lanean. Egungo teknikaria den Mikel Gartziak 2010eko maiatzera arte eszedentzia hartu du eta printzipioz ordura arte kontratua edukiko luke langile berriak.