Ikasturtea bukatu eta neska-mutikoak udako oporretan daudela, zenbait konponketa eginen dira eskolan. Aurtengoan komunak berrituko dira eta Miguel San Miguel alkateak adierazi digunez, 24.000 euro inguru kostako dira lanak. Fausto Ostolaza eraikuntza enpresak eginen du obra.
Joan den urtean, eskola kanpoko aldetik berritzeko aprobetxatu ziren udako hilabeteak, eta ikastetxearen inguruan hesi berriak paratu ziren. 50.000 euroko inbertsioa izan zen.