Aurten bederatzigarren aldiz, Udako Kirol Eskola antolatu du Erreka Kirol Elkarteak, Udalaren laguntzarekin. Hilabete batez, hainbat kirol jarduera egiteko aukera izanen dute herriko zein inguruko haurrek. Uztailaren 20an hasiko dira ikastaroak eta abuztuaren 14a bitarte eginen dira. Astelehen, asteazken eta ortziraletan izanen da ikastaroa, 11:00etatik 12:00etara lehen taldea eta 12:00etatik 13:00etara bigarren taldea. Ikastaroko ekintzak eskoletako frontoian eta kiroldegian eginen dira.
Kirol Eskola 6 urtetik goitikoentzako dago zabalik, eta interesatuek izen-ematea uztailaren 17an egin beharko dute, 11:00etan frontoian. Errekako bazkide direnek 33 ordaindu beharko dituzte eta ez direnek, berriz, 36 euro.