Uztail hasieran obrak hasi zituzten herriko okindegian. Orain arte egon den egurrezko labea kendu eta gasoliozkoa paratuko dute. Horretaz gain, makineria berrituko dute, fermentadora berria erosiz. Lanek 100.000 euroko aurrekontua dute eta herriko bestetarako akabatzea espero du Udalak. Bitartean, Lesakako Rekondo okindegitik ekarriko dituzte ogiak. Hori dela eta, ordutegian aldaketa ttiki bat egonen da. 6:30etik 8:30 arte irekita egonen da baina 8:30etik 9:00etara itxi eginen dute, panaderoa Lesakara ogi eske joateko. 9:00etatik 10:00etara irekiko dute berriz. Salneurriak betikoak izanen dira.