Bekoetxeko Irune eta Itsaso ahizpek Baleike trikitixa taldea sortu dute Iker Martiarena beratarrarekin eta Iñigo Manterola aginagarrarekin batera. Betiko trikitixa doinuak «estilo propio eta desberdinarekin» eskainiko dituztela erran digute. Eta martxa ederrean hasi dira gainera! Dagoeneko bi herritan jo dute, Altzateko bestetan eta Atxondon (Bizkaian). Sanferminetan Lesakan joko dute, uztailaren 11n, eta ondotik Arantza, Zubieta eta Aurizberrin ariko dira. Halere, Etxalarko bestatakoa izanen da, kontzerturik bereziena. Abuztuaren 17an joko dute. Zorterik onena!