Azken urteotan bezala, bisitan ditugu Saharako haurrak. Guztira zortzi etorri dira, nahiz eta hasiera batean bederatzi ziren etortzekoak. Ekainaren 29an etorri ziren eta uda osoan hemen egonen dira. Zortzi neska-mutikoetatik bat Zubietan egonen da, bertze bana Sunbillan eta Beran, bi Arizkunen eta bertze bana Erratzun, Elbeten eta Elizondon. Euren herrian jaso ezin dituzten zerbitzuak eskaintzea, eta bide batez, Saharako herriaren egoera zein den ezagutaraztea da Saharaztan Baztan-Bidasoako Saharar Herriaren Aldeko Elkartasun Taldearen helburua.
Zozketa
Saharako haurrak udan eskualdera ekartzeko laguntza lortzeko egindako zozketako zenbaki sarituak jakinarazi ditu Saharaztanek. Ekainaren 23an egin zuen zozketa eta ohi bezala, zenbaki saritu bakoitzak bi pertsonentzako afaria edo bazkaria izanen du jatetxe hauetan.
Arizkunen, Ordoki Likorerian 3.176
Uxoa jatetxean 1.603
Bixta-Eder jatetxean 1.850.
Elbeteko ostatuan 2.751
Elizondoko Galartzan 1.080
Eskisaroin 1.583
Kortarixarren 2.453
Itzalargikobordan 2.638
Gartzaingo Fransenean 1.570
Lekarozko Larraldea sagardotegian 2.873
Oronoz-Mugairiko Pierresenean 2.969.
Donamariko Herriko Ostatuan 1.842
Donamariako Bentako 2.061
Oitzko Ostatuan 2.990
Beintzako Ostatuan 2.202
Elgorriagako Hilarionen 2.268
Iturengo Herriko Ostatuan 1.865
Altxunea erretegian 1.196
Igantziko La Villan 2.063
Etxalarko Herriko Ostatuan 1.173
Elutsan 1.457
Lesakako Koxkotan 2.545
Arranon 3.093
Saria eskuratzeko bi hilabeteko epea izanen da eta jatetxera joan baino lehen deitu beharko da. Saridunaren txartela otordua egin aitzinetik erakutsi beharko da.