Open Bizkaia Torneoaren hirugarren edizioa bihar, larunbata, hasiko da. Santurtzin (Bizkaia) jokatuko da lehenbiziko saioa eta bi bikote ariko dira aurrez aurre: Floren Nazbal eta Alex Txikon alde batetik, eta Donato Larretxea eta Unai Aldape bertzetik. Bortz modalidadetan 20 enbor ebaki beharko dituzte.
Txapelketa honetan parte hartuko duten bertze bikoteak hauek izanen dira: Arrospide-Garita, Azpilikueta-Mendieta eta Arria V.a-Atutxa II.a. Baliteke oraindik zehaztu gabe dagoen seigarren bikote batek ere parte hartzea.
Guztira bederatzi saio jokatuko dira, finala barne.
Perurenatarren erakustaldia
Aizkora saioarekin batera, atsedenaldietan Perurena aita-semeek erakustaldia eskainiko dute Santurtzin.