Uda sasoian ordutegi berria izanen dute Zugarramurdiko Sorginen Museoak eta Lezeak. Uztailaren 15az geroztik lezea egunero irekia dago, 10:30etik 20:00etara eta museoa, berriz, asteleheneta eta astearte goizetan itxita egon arren, gainerako egunetan irekia egonen da. Astearte arratsaldetan 16:00etatik 19:30era eta asteazkenetik igandera 11:00etatik 19:30era. Ordutegi berri hauek irailaren 15era bitarte iraunen dute.
Prezioei dagokienean, lezean sartzeko helduek 3,5 euro ordaindu beharko dituzte eta haurrek 2 euro. Museoan, ordea, helduen sarrera 4 euro kostako da eta haurrena 2 euro. Aipatu, museoko sarrerarekin beherapena izanen da lezean eta alderantziz, lezekoarekin museoan.
Bisita gidatuak ere antolatu dira Zugarramurdin, Sorginen Bazterrak izenburupean. Horrez gain, Akelarrerantz izeneko bisita antzeztuak ere eskainiko dira udan. Informazio gehiago jasotzeko idatzi helbide honetara: info@zugarramurdi.es edo deitu telefono honetara: 948 599004.