Javier Mariezkurrena Doneztebeko kamioi gidariak eta Ederki tailerreko eskuderiak aitzineko aldietan baino zorte haundiagoa izan zuen joan den asteburuan, Montmelon jokatu zen Kataluniako Sari Nagusian. Denboraldia hainbat arazorekin hasi zuen, baina aldi honetan hobeki moldatu zen.
Larunbatean, uztailak 4, hasi ziren Kataluniako Sari Nagusiko probak. Goiza eguzkitsu ernatu zen. Lehenbiziko karreran ez zuen eguna aldeko izan. Izan ere, lehen kurban kamioi batzuk pelotoiaren aitzinean jarri ziren, eta horian artean, Doneztebeko kamioi-gidaria. Zortzigarren postuan jarri zen, baina zoritxarrez, kurbaren bukaeran bertze kamioi batek jo eta gibeleko gurpila galdu zuen. Halabeharrez, lasterketa utzi behar izan zuen.
Bigarren karreran, 27. postuan abiatu zen, eta lan ikusgarria eginez, 12. sailkatu zen. Espainiako Txapelketari begira hirugarren postua eskuratu zuen.
Igandeko saioan, berriz, sailkapen nagusian 14. izan zen. Lehen karrera estua izan zen eta bigarrenean hainbat istripu izan ziren. Espainiako txapelketarako bi bigarren postu lortu zituen.
Hurrengo karrerak Alemaniako Nurburgringen jokatuko ditu, uztailaren 24an eta 25ean.