Josetxo Ezkurra XIX. Memorialaren finalak jokatu ziren ekainaren 28an Donezteben

ttipi-ttapa 2009ko uzt. 2a, 13:25
Josetxo Ezkurra zenaren omenezantolatutako pilota txapelketaren finaletan aritutakoak. TTIPI TTAPA

250 pilotari aritu dira aurtengo txapelketan

Josetxo Ezkurraren omenez hemeretzigarren urtez antolatutako pilota txapelketaren finalak jokatu ziren ekainaren 28an Donezteben. Aipatzekoa da 250 pilotari inguruk parte hartu dutela txapelketan, 80 umeen kategorian, 76 kimuetan, 54 haurretan, 34 kadetetan eta 24 gazte mailan. Maiatzaren 6an hasi zen txapelketa eta bi hilabetez jokatu zituzten partidak, asteazken eta larunbatetan, Oronoz-Mugairi eta Doneztebeko pilotalekuetan.

Finalak bederatzi kategoriatan

Finalei dagokienez, Umeak B mailan, Goizuetako Aitor Aizkorbe eta Mikel Apezetxeak 18 eta 11 irabazi zieten Lesakako Aimar Otxoteko eta Jorge Agirreri.
Umeak A mailan ere Goizuetara joan zen txapela, Antton Apezetxea eta Iker Salaberriak 18 eta 7 irabazi baitzieten Igantziko Jokin Mitxeo eta Enaitz Telletxeari.
Kimuak B mailan, Burlatako bi bikoteren arteko final estuan, Josu Eskiroz eta Iñigo Arangurenek 18 eta 17 irabazi zieten Jokin Saldias eta Andoni Agirreri.
Kimuak A mailan, Donibaneko Ruben Medina eta Joanes Bakaikoak 18 eta 14 irabazi zieten Berako Ander Errandonea eta Andoni Lazkanotegiri.
Haurrak B kategorian, Zigako Joxean Etxeberriak eta Iruritako Iñaki Azpirozek 18 eta 9 irabazi zieten Lekarozko Aitor Almandoz eta David Albiasuri.
Haurrak A kategorian, Lesakako Unai Zamorano eta Elizondoko Dario Trantxek 18 eta 16 irabazi zieten Ugaitz Elizalde eta Arkaitz Untxalo iturendarrei.
Kadete B mailan, Burlatako Eneko eta Aitor Azkonak 18 eta 15 irabazi zieten Iñaki Oskoz eta Ismael Agesta almandoztarrei.
Kadete A mailan, Sakana aldeko Beñat Jaka eta Andoni Anduezak 18 eta 15 irabazi zieten Oronozko Joseba Arizmendi eta Amaiurko Iban Indari.
Gazte mailan, azkenik, Saldiasko Aritz Juaneneak eta Amaiurko Antton Jauregik 18 eta 11 irabazi zieten Almandozko Joseba Iraola eta Gorka Altzuarteri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun