Udako bi hilabeterik beroenak, uztaila eta abuztua basamortutik urrun, Euskal Herriko mendialde honetan igarotzeko asmoz Saharako neska-mutikoak dagoeneko gure artean daude. Saharaztan elkartearen bidez, aurten zortzi neska-mutiko etorri dira Saharatik. Bederatzi etortzekoak ziren baina azkenean batek huts egin du. Etorri direnak Zubietan, Sunbilan, Beran, Arizkunen (bi lagun), Erratzun, Elbeten eta Elizondon egonen dira.
Zozketako zenbaki saridunak
Bertze aldetik, Saharako haurrak udan eskualdera ekartzeko laguntza lortzeko egindako zozketako zenbaki sarituak jakinarazi ditu Saharaztan Baztan-Bidasoako Saharar Herriaren Aldeko Elkartasun Taldeak. Ekainaren 23an egin zuen zozketa eta ohi bezala, zenbaki saritu bakoitzak bi pertsonentzako afaria edo bazkaria izanen du jatetxe hauetan.
Baztango jatetxeak
Arizkunen, Ordoki Likorerian 3.176; Uxoa jatetxean 1.603 eta Bixta-Eder jatetxean 1.850. Elbeteko ostatuan 2.751; Elizondoko Galartzan 1.080, Eskisaroin 1.583, Kortarixarren 2.453 eta Itzalargikobordan 2.638. Gartzaingo Fransenean 1.570; Lekarozko Larraldea sagardotegian 2.873; eta Oronoz-Mugairiko Pierresenean 2.969.
Malerrekako jatetxeak
Donamariko Herriko Ostatuan 1.842 eta Donamariako Bentako 2.061; Oitzko Ostatuan 2.990; Beintzako Ostatuan 2.202; Elgorriagako Hilarionen 2.268; Iturengo Herriko Ostatuan 1.865 eta Altxunea erretegian 1.196.
Bortzirietako jatetxeak
Igantziko La Villan 2.063; Etxalarko Herriko Ostatuan 1.173 eta Elutsan 1.457; Lesakako Koxkotan 2.545 eta Arranon 3.093.
Saria eskuratzeko bi hilabeteko epea izanen da eta jatetxera joan baino lehen deitu beharko da. Saridunaren txartela otordua egin aitzinetik erakutsi beharko da.