Belate eta Almandozko tunelak Irunerako norabidean itxiko dituzte astelehen gauerditik astearte goizaldera

TTIPI TTAPA 2009ko ekainaren 30a

Gauerditik hasi eta uztailaren 1eko goizeko 5.00ak arte

Nafarroako Bide Kontserbaziorako Zerbitzutik jakinarazi dutenez, N-121-A errepidean, Belate eta Almandozko tunelak itxiko dituzte Irunerako norabidean, ekainaren 30etik, astelehen gauerditik, uztailaren 1eko, astearte goizaldeko 5:00ak arte.

Irunera bide zaharretik

Baztanetik Iruña alderako norabidean, bidea irekia izanen da, baina Irun alderako norabidea itxia egonen denez, trafikoa Belateko gainetik, NA-121 errepidetik desbideratuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun