Doneztebeko San Pedro bestak ortziral arratseko txupinazoarekin abiatuko dira

ttipi-ttapa 2009ko eka. 26a, 12:52
Trapatan dantza eskainiko dute aurten ere San Pedro egunean TTIPI TTAPA

Asteartera arte, hainbat ekitaldi antolatu dituzte

Doneztebeko San Pedro bestak ekainaren 26an, ortziral arratseko 20:00etan hasiko dira, Herriko Etxetik Ana Etxeberria, Emakumearen eta Berdintasunaren arkolo zinegotziak botako duen txupinazoarekin. Doneztebeko Udala Bateragarritasun Ituna lantzen ari den Nafarroako lau udaletako bat da eta, nolabait, emakumeei eman nahi izan diote protagonismoa txupinazoan.
Suziriaren ondotik, karrika-dantza izanen da CORCOR txarangak eta txistulariek alaitua. Ohitura den bezala, Doneztebeko ostatuetan eta elkarteetan zopak emanen dituzte afaltzeko. Gauerdiko 0:30etik 3:30era dantzaldia izanen da JALISKO BAND musika-taldearekin.

Aizkora txapelketa larunbat arratsaldean

Ekainaren 27an, larunbatean, goizeko 9:00etan diana eginen da CORCOR txarangak girotua. 11:00etan Plater-Tiroa eginen da Ehiza Elkarteak antolatua. 11:00etan Gorriti eta haren animalien saioa izanen da Bear Zana pilotalekuan. 17:00etan Nafarroako Bigarren Mailako Aizkora Txapelketaren kanporaketa jokatuko da. 20:00etatik 22:00etara kantaldia JALISKO BAND eta JAIONE OLAZABALekin. Gauerdiko 0:30etik goizaldeko 3:30era dantzaldia izanen da JALISKO BAND musika taldearekin.

Gazte Burrunbaren eta Ttikien Udalaren Eguna igandean

Ekainaren 28an, igandean, Gazte Burrunbaren eta Ttikien Udalaren Eguna ospatuko dute. 9:00etan diana izanen da CORCOR txarangak girotua. 10:00etan Gazte Burrunbak antolatutako jokoak eginen dira. 11:00etan Ttikien Udalari Ongietorria eskainiko zaio. Horren ondotik, alkate ttikiak eta haren zinegotziek suziria botako dute. 11:30ean Meza izanen da, Ttikien Udalbatza buru dela eta Erraldoiek, buruhandiek eta txistulariek lagunduta. Dantza tradizionalak era izanen dira, dantza-taldearen eta Txistularien eskutik. 14:30ean Gazte Burrunbaren bazkaria eginen da. 16:00etatik 20:00etara Haurrendako Kart-ak eta puzgarriak izanen dira Bear Zana pilotalekuan. 17:30ean Esku-pilota partidak jokatuko dira. 17:30ean Ibilbidea herrian barna ELEKTROTUNA taldearekin. 20:00etan Ttikien Udalbatzak beren botereak bueltatuko ditu Herriko Etxean; Ttikien Udalbatzako kideei diploma bana emanen zaie egun honen oroigarri gisa. 20:00etatik 22:00etara dantzaldia izanen da Santa Luzia Plazan TRIKIDANTZ musika-taldearekin. 22:30ean Su artifizialak izanen dira. 1:00etatik 4:30era dantzaldia Santa Luzia Plazan TRIKIDANTZ musika-taldearekin.

San Pedro eguna astelehenean

9:00etan Diana izanen da CORCOR Txarangak girotua. 11:00 San Pedro Apostoluaren omenezko Meza Nagusia. Mendi Abesbatzak Eslavaren “Tu es Petrus” eta J.A. Irigoyenen “Agur Doneztebe” abestuko ditu. Bandera-dantza, Trapatana eta bertze dantza tradizional batzuk, Dantza-taldearen eta Txistularien eskutik eskainiko dira eliz atarian. 11:00etan Erraldoiak eta buruhandiak aterako dira, Txistularien bandak lagunduta. 13:30ean Aperitiboa eskainiko da Herriko Etxeko behealdean. 17:00etan Erremonte partidak jokatuko dira, Doneztebeko eskolarekin eta herriko profesionalekin. 20:00etatik 22:00etara eta 0:30etik 3:30era dantzaldia izanen da LAIOTZ musika-taldearekin. 22:30ean Zezensuzkoa ere aterako da Bear Zana pilotalekuan.

Asteartean hondar eguna

9:00etan Diana doinuak hedatuko ditu CORCOR txarangak. 10:00etan Txu-txu trena ibiliko da herrian barna eta puzgarriak izanen dira igerilekuan. 11:00etan Mus txapelketa jokatuko da. 14.00etan Bazkari herrikoia izanen da. 20:00etatik 23:00etara MODESTO eta haren akordeoia lanean izanen dira. 22:00etan Txistor-jatea Santa Luzia Plazan eta 23:00etan besten bukaera CORCOR txarangak alaitua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun