Saharaztan taldeak, hau da, Baztan Bidasoako Saharar herriaren aldeko elkartasun taldeak, uda honetan Baztan-Bidasoa eskualdera Saharako haurrak ekartzeko laguntza lortu asmoz antolatutako afarien zozketa egin zuen ekainaren 23an. Zenbaki saritu bakoitzak bi pertsonentzako afaria edo bazkaria izanen du jatetxe hauetako bakoitzean.
Zenbaki saridunak
Arizkungo Ordoki likoreriako zenbaki sariduna 3176 izan da;
Arizkungo Uxoa jatetxekoa 1603;
Arizkungo Bixta-Eder jatetxekoa 1850;
Elbeteko Ostatukoa 2751;
Elizondoko Galarza jatetxekoa 1080;
Elizondoko Eskisaroi jatetxekoa 1583;
Elizondoko Kortarixar jatetxekoa 2453;
Elizondoko Itzalargikoborda jatetxekoa 2638;
Gartzaingo Fransenea jatetxekoa 1570;
Lekarozko Larraldea sagardotegikoa 2873;
Oronoz-Mugairiko Pierresenea jatetxekoa 2969;
Doneztebeko Belarra jatetxekoa 3264;
Doneztebeko Santamaria jatetxekoa 2460;
Donamariako Herriko Ostatukoa 1842;
Donamariako Bentakoa 2061;
Oitzko Ostatukoa 2990;
Beintzako Ostatukoa 2202;
Elgorriagako Hilarion jatetxekoa 2268;
Iturengo Herriko Ostatukoa 1865;
Iturengo Altxunea erretegikoa 1196;
Igantziko La Villa jatetxekoa 2063;
Etxalarko Herriko Ostatukoa 1173;
Etxalarko Elutsa jatetxekoa 1457;
Lesakako Koxkonta jatetxekoa 2545;
Lesakako Arrano elkarteakoa 3093.
Bi hilabeteko epea saria eskuratzeko
Saharaztan elkartetik jakinarazi dutenez, saridunek bi hilabeteko epea izanen dute saria eskuratzeko eta joan baino lehen deitu egin behar da. Modu berean, txartela otordua egin baino lehen erakutsi behar dela aipatu dute.