Istripu simulakroak egin dituzte Lamiarri eta Intxaurretako tuneletan

ttipi-ttapa 2009ko eka. 25a, 16:55
Tuneletan gertatzen ahal diren istripuetan nola ekin jakiteko ikastaroa jaso dute suhiltzaileek. TTIPI TTAPA

Ekainaren 26an, ortziralean irekiko dute Bera eta Behobia arteko errepide zati berria

N-121A errepidean, Endarlatsa eta Behobia artean dauden Lamiarri eta Intxaurretako tuneletan larrialdi simulakroak egin zituzten ekainaren 24an, asteazken goizean. Eusko Jaurlaritzak antolatutako ekitaldia bazen ere, Nafarroako Larrialdi Agentziako suhiltzaileak ere bertan izan ziren. Zehazki, Irun, Donostia, Hendaia, Oronoz-Mugairi eta Berako suhiltzaileek hartu dute parte simulakroan. Aipatzekoa da ortziralean, ekainaren 26an, Bera eta Behobia arteko zati berria irekitzeko asmoa dutela.

Istripuak tunelaren bi ahotan

Simulakroan, tunel baten ipar ahoan izandako istripu batek hildakoak eta zaurituak eragin zituen. Aldi berean, hego ahoan, Nafarroa aldekoan, furgoneta batek eta merkantzia arriskutsuak zeramatzan kamioi batek talka egin zuten eta horregatik, Eusko Jaurlaritzak Nafarroako Larrialdi Agentziaren laguntza eskatu du. Bi egunez, simulakroan parte hartu duten suhiltzaileek tuneletan gertatzen ahal diren istripuetan nola ekin jakiteko ikastaroa jaso dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun