Nafarroako II. mailako Aizkora Txapelketako kanporaketa jokatuko da larunbatean Donezteben

ttipi-ttapa 2009ko eka. 24a, 13:17
Larunbatean Donezteben ariko diren aizkolarietako batzuk. Ezkerretik hasita, Juan Telletxea, Xabier Mindegia, Jon Rekondo eta David Amillano. TTIPI TTAPA

14 aizkolari ariko dira lehian, horietatik 10 eskualdeakoak

Doneztebeko Sanpedro besten barne, Nafarroako Bigarren Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketa jokatuko da larunbat honetan, ekainak 27. 17:00etan hasiko da ikuskizuna eta guztira 14 aizkolari ariko dira lehian, tartean eskualdeko hamar.
Hauek izanen dira parte hartuko dutenak: Luis Mari Belarra (Doneztebe), Juan Telletxea (Doneztebe), Jesus Etxeberria (Beintza-Labaien), Xabier Mindegia (Beintza-Labaien), Jon Telletxea (Beintza-Labaien), Xabier Ariztegi (Etxalar), Arkaitz Olano (Leitza), Jon Rekondo (Leitza), Oihan Larretxea (Bera), Patxi Mindegia (Zubieta), Juan Jose Erdozia (Etxarri Aranatz), David Amillano (Altsasu), Sergio Mandaz (Garralda) eta Daniel Vicente (Otsagi).
Doneztebeko saioko bortz lehenbizikoek aitzinera egitea txartela lortuko dute, eta azkeneko biek maila galduko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun