EAE eta Iparraldeko hautetsiak elgarrekin

ttipi-ttapa 2009ko eka. 24a, 13:13

Eusko Jaurlaritza berria eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoa elkarlanean ariko dira ondoko urteetan ere. Ezkerrak eta eskuinak bat egin dutenetik euskal abertzaleak gobernutik kanpo emateko, ez zen batere argi euskal gobernamendu berriak zer eginen zuen mugaz gaindiko harremanen sailean. Berriki bi aldeetako hautetsiek bi bilkura egin dituzte, Bilbon eta Baionan, eta elkarlanarekin segitzeko asmoa erakutsi dute. Telebista analogikoa itzaltzekotan delarik Europa osoan, hautetsiek hitzartu dute behar diren urratsak eginen dituztela EITB Iparraldean ere ikusteko numerikoan edo digitalean. Proiektua luzea izanen da baina dena ongi badoa Senperen ere ikusi behar genituzke ETB1 eta ETB3 egun oroz euskara hutsean ari diren bi kateak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun