Europako hauteskundeek Frantziako emaitza bertsuak izan dituzte Senperen ere: abstentzio haundia (%60,12), eskuina nagusi –aitzineko aldian baino 106 boto gehiago–, sozialistek eta zentristek boz ainitz galdu dituzte –117 eta 42 gutxiago, hurrenez hurren–, eskuin muturra desagertzekotan da eta ekologisten batasuna indartsu –2004an baino 153 boto gehiago–.
José Bové laborari sindikalista ezaguna Senperen izan zen maiatzean Herri Urratsen karietarat eta senpertarrek bigarren tokian sailkatu dute Bovék, ekologistek eta Abertzaleen Batasunak osatu duten koalizioa. Batasunaren inguruko abertzaleak hirugarren indarra izan dira eta beren emaitza hobetu dute, duela bortz urte baino 10 boto gehiago jasoz.
Eusko Alderdi Jeltzalea lehen aldikotz presentatu da eta boz abertzaleen kopurua haunditzea erdietsi du Senperen.