Cédric Béchade Auberge Basque ostatuko jabea ospetsua bilakatu da Michelin gidak eman zion izarra ez zuela begi onez ikusten erran baitzuen. Horren karietarat, elkarrizketa ere egin genion Ttipi-Ttapan.
Duela hiru urte, Donibane Lohizuneko bide zaharrean den jatetxea osoki berritzea deliberatu zuen Limousin eskualdeko sukaldari gazteak. Berehala harremanetan sartu zen Kepa Etchandy euskal argazkilariarekin eta orain bi gizonak lagunak dira.
Azken hogoita hamar urte hauetan Baionan finkatua den xiberotarrak 140 argazki erakusten ditu egun hauetan Auberge Basque ostatuan paratu duen erakusketan.
Egun batzuen buruan, Mon Pays (Nire herria) argazki bilduma plazaratuko du Kepa Etchandyk Atlantica argitaletxearekin. Liburu berri hunen aintzinsolasa Zigor zizelkariak egin du. Preseski Zigor artistaren bi lan ikusgai daude Auberge Basque ostatuan.