Astelehen honetan, hilak 22, akitu zuten ikasturtea eskolako neska-mutikoek eta behar bezalako akabaila emateko besta eguna izan zuten. Guraso Elkarteak antolatuta titiriteroen bisita izan zuten eta ondotik denek elkarrekin bazkaria egin zuten. Argazkia ikasleak Korrikan atera zirenekoa da.