Bestaberri Eguneko prozesionea

Margari eta Koro 2009ko ekainaren 24a

TTIPI TTAPA

Aitzineko bi urteetan egin gabe gelditu zena, aurten lortu da: Bestaberriko prozesionea egitea. Urteak pasatu ahala, aldatuz gan da prozesione hau, eta aldake­ta haundiena egunarena da, duela urte andanatik hunat ez baita Bestaberri egunean egiten, bezpera arratsean baizik (apez faltagatik). Bertzalde, lehen plazan ematen zen aldarea orain Elizargietetan ematen da, eta karrikak apaintzeko lanak ere arras ttikitu dira, gaur egun ez baita lurrean oihalik eta belarrik ematen. Hala ere, duela 30 bat urte ahantzita zegoen usai bat aurten berreskuratu da: elizako hiru estandarteak atera ziren, prozesionea­ri izugarri itxura ponpoxoa emanez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun