Azken bi urte hauetan bezala, uda partean merkatua eginen da ortzegun goiz guziz plazan uztailaren 2tik buruilaren 10a arte. Fruituak, barrazkiak, zerrikiak, ahatekiak, gasnak, jogurtak eta erreximenta bezalako janariak salduko dituzte herriko eta inguruetako ekoizleek. Horiez gain, uztailean eta abuztuan merkatu nagusi bana eginen da janari eta eskulanekin.