Deskontuak eskualdeko turismo enpresetan

TTIPI TTAPA 2009ko ekainaren 24a

Turismo sektorea indartzeko Nafarroako Gobernuak abiatutako Navarra, Maneras de Vivir kanpainarekin bat egin dute eskualdeko turismo entitate aunitzek. Guztira 76 landa-etxe, hostal, apartamentu, alberge eta hotel sartu dira eskaintza honetan eta aloja­men­du horiek bisitarien artean, promozioan sartuta dauden baliabide turistikoetarako doako sarrerak eta deskontuak banatuko dituzte. 2009. urte bukaera arte egonen da indarrean neurria. Alojamenduek enpresa hauetako sarrerak edo deskontuak oparituko dituzte: Amaiurko errota, Zubietako errota, Donamariako Jauregia dorretxea, Urdazubiko leizeak, Narbarteko Bidasoa Kultur zerbitzuak, Oronoz-Mugairiko Leurtza abentura., Zugarramurdiko Sorginen leizeak eta museoa, Bertizko Jaurerria Natur Parkea, Oieregiko Basoan zerbitzu turistikoak, Lesakako Burdinaren zentrua, Lesakako 4x4 Bortziriak, Beintza- Labaiengo Gesrural Gestion turística eta Arizkungo Santxotena parke museoa. Gobernuak Nafarroa osoan 1,25 milioi euro inbertituko ditu kanpaina honetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun