Nafarroako Gobernuak antolatutako literatur lehiaketako sariak eskualdean

ttipi-ttapa 2009ko eka. 24a, 12:22
Literatur lehiaketako sarituak Perez Nievas kontseilariarekin. TTIPI TTAPA

Arlo guztietan izan dira sarituak

Nafarroako Gobernuak Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleei zuzendutako euskarazko literatur lehiaketetako sariak banatu zituen ekainaren 12an, Nafarroako Jauregian, eta hainbatetan eskualdeko ikasleentzat izan ziren.
Bertso-paper lehiaketan, Lehen Hezkuntza­ko bigarren zikloan, Leitzako Erleta ikastetxeko Joanes Illarregik eskuratu zuen lehen saria, Lesakako Tantirumairu ikastolako Paulo Ramosek bigarrena eta Elizon­doko Baztan Ikastolako Elur Meokik hirugarrena. Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan ere lehen saria Leitzako esko­lara joan zen, Martxel Intxaustik irabazi zuen. Bigarren saria Doneztebeko San Miguel ikastetxeko Beatriz Maritorenak lortu zuen. DBHko lehen zikloan, bigarren saria Goizueta­ko eskolako Ainhoa Zabaletarentzat izan zen eta hirugarrena Berako Labiaga ikastolako Ibon Txoperenarentzat. DBHko bigarren zikloan, hirugarren saria Doneztebeko Mendaur institutuko Irati Arrietak jaso zuen. Poesia lehiaketan, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko lehen saria Lesakako Irain ikastetxeko Naiara Martinek eskuratu zuen eta bigarrena ikastetxe bereko Naia Mitxelenak.
Narratiban, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan, bigarren saria Berako ikastolako Aritz Ibarrak jaso zuen eta akzesita Lesakako Irain eskolako Idoia Iratzokik. DBHko lehen zikloan, lehen eta bigarren saria Berako ikastolako Patrizia Etxegarai eta Garazi Conderentzat izan zen eta akzesita ikastola bereko Ainara Etxebideren­tzat. DBHko bigarren zikloan, lehen saria Leitzako Amazabal institutuko Edurne Zabaletak irabazi zuen.
Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleei zuzendutako irakurmena eta deklamazio lehiaketa, Leitzako Sugar taldearentzat izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun