35 lagun elkartuko dira larunbat honetan Donezteben eginen den afarian

TTIPI TTAPA 2009ko eka. 23a, 17:01

Herritarren afaria egiten den hirugarren aldia da

Lagunartean sortu zen ideia segida izaten ari da, eta aurten hirugarren urtez herritar guztiak elkartzeko afaria antolatu da. Doneztebeko Sanpedro bestak aitzakiatzat hartuta, larunbat honetan, ekainak 27, eginen da afaria, Belarra jatetxean.
Duela hiru bat urte hasi ziren afaria antolatzen herrian, Lokariko Amabirjin bestatik aparte, gutxi elkartzen direlako. Lehenengo aldian Donezteben egin zuten eta 80 bat lagun bildu ziren. Duela bi urte Auzan egin zen eta orduan gutxiago elkartu ziren. Aurten Doneztebe aukeratu dute berriz ere, herritik kanpo joan­da­koen­tzat ere toki ona delakoan. Guztira 35 lagunek eman dute afarirako izena. Seguru ez dela girorik faltako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun