Hildako zazpi bazkideei omenaldia egin die Txantxangorri elkarteak

F. ETXEBERROA 2009ko eka. 23a, 16:59
Elkarteko ehiztariek hildako beste bazkideak gogoratu zituzten ekainaren 13an. TTIPI TTAPA

Meza entzun ondotik 40 bazkide bildu ziren balkaltzera

Txantxagorri ehiza elkarteak hildako bazkideak omendu zituen joan den ekainaren 13an. Haien aldeko mezarekin hasi zuten eguna.
Ehiza betidanik ezkurrako herritarren «kirol maitatua» izan dela gogoratu zuten eta horren lekuko, agiri historikoak aipatu zituzten elizkizunean: «1567an jauntxo edo boteretsu batzuk Ezkurrako ehiztariei laguntza eskatu zieten ehizaldi haundi eta berezi batean laguntzeko». 1966an, berriz, lehenengo ehiza taldea sortu zen, eta Trifon Gastearena izan zen lehendakaria. Gerora Bautista Mariezkurrenak ordezkatu zuen. Txantxangorri elkartea beranduago sortutakoa da, 1987an, hain zuzen, eta gaur egun, 58 bazkide ditu.

Omenduak

Guztira zazpi kide izan zituzten gogoan omenaldian: Bautista Mariezkurrena, Francisco Gorostiaga, Calixto Juantorena, Antonio Noble, Patxi Gastea­rena eta Manuel Elizalde.
Mezan Jaione Olazabal eta Jon Pellejero abeslariek ere parte hartu zuten eta egunari segida emateko, 40 bazkide inguru elkartu ziren Ezkurra jatetxean, bazkaldu eta anekdotak kontatzeko, tartean gehiegikeria batzuk, ehiztari batek bi kiloko usoa bota zuela, adibidez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun