Mendaur Plana laster martxan

TTIPI TTAPA 2009ko eka. 23a, 16:56

Zubietarekin batera, Ituren eta Aurtitz, Elgorriaga, Doneztebe eta Sunbillako ur arazoak konponduko dituen Aurtizko araztegia laster jarriko da martxan. 2006an hasitako obrak aspaldi akituak daude, baina oraindik ez da martxan jarri ur hornidura sistema berria. Eguna ez dago zehaztua baina hilabete honen bukaerarako ez bada, egun gutxi barru hasiko omen da funtzionamenduan.
Mendaur Planaren barne dago jasoa obra hau, eta Zubietaren kasuan, herritik ura Aurtitzera eraman eta han araztutako ura berriz bueltan etorriko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun