Haurrentzako jolasak eginen dira uztaileko goizetan astelehenetik ostiralera

ttipi-ttapa 2009ko eka. 23a, 16:56

Herriko gaztetxoek ederki pasatzeko aukera izanen dute uztail honetan ere. TTIPI TTAPA

Leire eta Ixiar Bazterrika izanen dira begiraleak

Aurreko urtean izandako arrakasta ikusita, aurtengo udan ere non gozatua izanen dute haurrek. Uztaileko goizetan denetariko jolasak eginen dituzte, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 12:30era.
Joan den urtean bezala, Leire Bazterrika herritarra eta Ixiar Bazterrika iturendarra izanen dira arduradunak, eta gisa guztietako ekintzak eginen dituzte.
Iaz 13 neska-mutiko elkartu ziren eta Udalak eskola utzi zien han biltzeko. Besteak beste, eskulanak egiten aritu ziren. Horrekin batera, eskolatik kanpora ere ateraldiak egin zituzten. Bestalde, Udalak lehenengo aldiz marrazki eta kantu lehiaketa antolatu zuen joan den urteko Amabirjin bestetan eta horretan parte hartzeko marrazkiak ere egin zituzten. Taldean aurretik prestatukota abesti bat ere kantatu zuten bestetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun