Trinitate Eguna giro ezin hobean

ttipi-ttapa 2009ko eka. 23a, 16:52
TTIPI TTAPA

Eguraldi tristearekin, baina bikain joan zen Trinitate Eguna. Urtero bezala, herritarrez gain, inguruko herrietatik ere jende parrasta hurbildu zen Mendaurrera. Eguerdian enbaltsetan elkartu ziren bazkari eder bat eginez, eta ondotik, dantzaldia izan zen Kristian akordeoilariarekin. Ilunabarrean, musika doinuekin Aurtitzera jaitsi ziren eta dantzaldia izan zen Iturengo plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun