Ekainaren 6an Hego Euskal Herriko selekzioen arteko eskubaloi txapelketa jokatu zen kiroldegian. Jubenil mailako mutilen txapelketaren XXXI. edizioa izan zen herrian jokatu zena. Lehenbiziko partidan, Bizkaia eta Gipuzkoako selekzioen arteko partida jokatu zen eta honetan gipuzkoarrak nagusitu ziren; Araba eta Nafarroaren arteko lehian, berriz, azken hauek nagusitu ziren. Finala Gipuzkoa eta Nafarroaren artean jokatu zen eta honetan nafarrak atera ziren txapeldun. Hirugarren bizkaitarrak gelditu ziren eta laugarren arabarrak. Aipatu, Nafarroako selekzioarekin Kepa Miguel herritarra aritu zela.