Albaceteko Sari Nagusian txukun Mariezkurrena

TTIPI TTAPA 2009ko ekainaren 23a

Javier Mariezkurrena kamioi-gidariak eta Ederki tailerreko eskuderiak Albaceteko kamioiendako VI. Sari Nagusian parte hartu zuten ekainaren 6 eta 7an. Lehenbiziko karreran, Mariezkurrenaren MANa 27 kamioien artean 11. postuan zela, antipar barra hautsi zitzaion eta transmisio aberia eragin zuen, baita gasolio depositoa zulatu ere. Ondorioz, ezin izan zuen lehen proba akitu. Dena den, ordubete beranduago mekanikoek lasterketarako prest utzi zioten kamioia. Parrilako azken postutik atera bazen ere, lehenbiziko bi itzulitan kamioi aunitz aitzineratu eta 13. postuan akitu zuen, hirugarren Espainiako txapelketarako. Igandean, sailkapeneko proban parrillako 11. postua lortu zuen lehen karreran. Zenbait arazo izan zituen eta azkenean, 13. izan zen, hirugarren Espainiako txapelketarako. Berriz ere lana gogotik egin eta bigarren lasterketan 12. izan zen, bigarren Espainiako txapelketarako. Meritu haundiko postua, dudarik gabe, aurten maila altua baitago. Albacetekoa denboraldiko hirugarren lasterketa izan zen Mariezkurrenarentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun