Niko Mindegia eskubaloi jokalariak uda mugitua izanen du. Izan ere, abuztuan eskubaloiko junior mailako mundiala jokatuko du Egipton Espainiako selekzioarekin. Prestaketetan buru-belarri, Danimarkan lagunarteko bi partida jokatzekoa zen joan den asteburuan.
Uztailaren 13tik aitzinera, berriz, Gijonen konzentratuko da 14 egunez, eta 30etik aitzinera Pinton, abuztuaren 3an Egiptora joan eta txapelketari ekin arte. Txapelketa abuztuaren 4an hasi eta 19an akituko da.