Udaberria emanaldiz emanaldi pasatu ondotik, herritarren aitzinean eskainiko duen saioarekin akituko du denboraldia Mendi Abesbatzak. Sanpedro egunean, Meza Nagusia musikaz beteko du, jendeak hain gustuko dituen Tu es Petrus eta Agur Doneztebe bezalako doinuak eskainiz.
Joan den larunbatean, ekainak 20, Nafarroako Abesbatzen Elkarteak deituta, Santo Domingo de la Calzadan izan ziren kantatzen, eta ekainaren 6an, berriz, herrian eskaini zuten emanaldia, Gipuzkoako Hirusta Abesbatzarekin batera. Biharamunean, hilak 7, Goizuetara joan ziren, Umore Ona peñaren 50. urteurrena ospatzeko kontzertuan kantatzera.