Bestaberri Eguneko prozesioa

Jaione OTXANDORENA 2009ko ekainaren 23a

TTIPI TTAPA

Urteroko ohiturari jarraituz, Bestaberri egunean prozesioa egin zen. Aurten Lehenengo Jaunartzea egin zuten gaztetxoek eta Udaleko ordezkariak parte hartu zuten meza ondotik egindako prozesioan, herriko txistulari eta Abesbatzaren laguntzarekin. Zinegotzia den Xanti Arretxeak ere banderaren dantza egin zuen prozesioa akitutakoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun