Musika Eskolakoen kontzertua

Jaione OTXANDORENA 2009ko eka. 23a, 14:17

TTIPI TTAPA

Ekainaren 10ean Doneztebeko Agorreta Musika Eskolako ikasleek kontzertua eskaini zuten plazan, bigarren urtez jarraian. Iaz eguraldi txarraren ondorioz, Ulibeltzak Elkartean egin zen saioa, baina aurten ez zen arazo­rik izan plazan egiteko. Jende dezente hurbildu zen kontzertura eta ondotik, Udalak eskainitako berendua izan zen guztientzat. Hauek hartu zuten parte kontzertuan: Zaira Gaztelumendi (Sunbilla), Jon, Joana, Javier, Ibai Apeztegia (Sunbilla), Otadi, Lorena, Xabier, Ainara Antuña (Sunbilla), Olaia, Naroa, Silvia, Naxara, Elvira Fuentes (Sunbilla), Garbiñe, Iñaki, Josu eta Iñigok.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun