Ttipi-Ttapa Telebistaren aldeko 1.500 sinaduratik goiti bildu dira

Artxibokoa 2009ko ekainaren 23a

TTIPI TTAPA

Ortzegun honetan Etxalarren aurkeztuko dituzte

Ttipi-Ttapa Telebistaren alde Bortzirietako Euskara Mankomunitateak abiatutako sinadura bilketa bere amaiera­ra ailegatu da. Martxoa­ren erdi aldera hasi kanpaina bortz herrietan eta geroztik 1.500etik gora sinadura bildu dira. Lerro hauek idazterakoan 1.571 ziren bildutako sinadurak, baina oraindik ez ziren denak zenbatuak.

Sinaduren aurkezpena

Ttipi-Ttapa Telebista berriz ere Bortzirietako etxeetan egoteko eskatuz, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak hasi zuen sentsibilizazio, atxikimendu eta salaketa ekimenen barne egin da sinadura bilketa eta hiru hilabete beranduago, kanpainari bukaera emateko, sinadurak aurkezteko bi ekitaldi eginen dira: bat Etxalarren, ortzegun honetan, 19:00etan Kultur Etxean. Bertzea, berriz, ortziralean, ekainak 26, Iruñean, 11:00­etan. Bortzirietako Euskara Mankomunitatetik iragarri dutenez, sinadurak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuan aurkeztuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun