Arrakasta handia XVII. Gasna Feria Egunean

Joseba OLAGARAI 2009ko eka. 23a, 12:36
TTIPI TTAPA

Arrakasta haundiz ospatu zen XVII. Gasna eta Artisau Feria Eguna. Jende parrasta ibili zen eta eguraldia lagun, ekitaldi guztiak pentsatu bezala egin zituzten. Gasna lehiaketara 15 gasna aurkeztu ziren, horietatik bortz Etxalarkoak. Lehenbiziko saria Berara joan zen, Garmendikobordako Sokorro Almandozentzat; bigarren saria Urdazubiko Etxelekua gasnategiak eskuratu zuen eta hirugarrena Orabideako Salaberriko Pello Pellegik jaso zuen. Etxalarko gasna onenak Basatekobordako Isidro Ariztegirena eta Intzekobordako Josetxo Ariztegirena izan ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun