España Directo Etxalarren

TTIPI TTAPA 2009ko eka. 23a, 12:33

Ekainaren 15ean TVEko España directo saioko kamarak Etxalarko Bentatan egon ziren. Sukaldean egiten dituzten errezeten tartea Bentako sukaldetik egin zuten, Asier Salaberria sukaldariaren eskutik. Roberto kazetaria egon zen aurkezpen lanak egiten eta, sukaldariarekin batera, Jabier Ortego kudeatzailea ere agertu zen. Herriaren irudi batzuk agertu zituzten «un pueblo precioso» erranez. Berdura freskoak perretxiko salteatuekin eta vieira egosiarekin. Horixe izan zen egin zuten errezeta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun