Dantza, kenpo-kai, magia eta batukada igande honetan

TTIPI TTAPA 2009ko eka. 23a, 12:33

Dantzaren eta Haurraren Lehen Eguna antolatu dute

Igande honetan, ekainak 28, eginen da lehen­bizikoz Etxalarren Dantzaren eta Haurraren Eguna. Ekitaldi anda­na izanen da goizean goIzetik herriko ttikienentzat. Urtean zehar haurrak hainbat ikastarotan parte hartu dute, eta eginda­ko lana eraku­tsiko dute egun horretan; dantza, kenpo -kai, batukada.... Rebeca Aranzadi Dantza Jazz irakaslea da eragile nagusia.
11:00etan hasiko da eguna haurrentzako puzgarriekin. 12:00etan Modestoren ikasleek kenpo-kai erakustaldia eginen dute eta Rebecaren dantza jazz ikasleek dantza batzuk eskainiko dituzte.
Arratsaldean puzgarriak, karaokea, aurpegi margotzea eta eskulanak egiteko aukera izanen da. 17:00etan beren­dua emanen zaie haurrei. 17:30ean hegazti harraparien interakzioa izanen da Belatz Handi falkoneria elkartearen esku­tik. 18:30ean batukada erakustaldia eta gerria mugitzeko aukera eta, akabatzeko, 19:00etan, magia ikuski­zu­na Markos Ortegarekin. Egun polita bai haurrentzat, bai gurasoentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun