Errekako buruz buruko pilota txapelketaren finalak jokatu ziren larunbatean

ttipi-ttapa 2009ko eka. 23a, 11:46
Bederatzi kategorietako txapeldunak, sariak jaso ondotik. TTIPI TTAPA

Bederatzi kategoriatan jokatu dute pilota eskolako pilotariek

Erreka pilota eskolako pilotariek jokatu duten bigarren buruz buruko txapelketaren finalak jokatu ziren larunbat goizean Donezteben.

Finalak bederatzi kategoriatan

Laugarren mailako benjaminetan, Joseba Bengoetxeak 18 eta 15 irabazi zion Ruben Saldias-i. Hirugarren mailako benjaminetan, Aimar Zestauk 18 eta 5 irabazi zion Mikel Bangori. Bigarren mailako benjaminetan, Ioritz Zelaietak 18 eta 14 irabazi zion Gorka Antuñari. Lehen mailako benjaminetan lehia ikaragarria izan zen finalean eta Beñat Lazkanok 18 eta 17 irabazi zion Julen Indari. Bigarren mailako alebinetan, Asier Baztarrikak 18 eta 13 irabazi zion Julen Saldias-i. Lehen mailako alebinetan, Aritz Fagoagak 18 eta 16 irabazi zion Joel Oronoz-i. Bigarren mailako infantiletan, Cristofer Alvarezek 18 eta 10 irabazi zion Jon Mikelarenari. Lehen mailako kadetetan, Irail Zestauk 18 eta 13 irabzi zion Ibai Juanenari eta lehen mailako jubeniletako final ikusgarrian, Beñat Oronozek 18 eta 12 irabazi zion Unai Madariagari. Biek ere gauza ederrak egin zituzten, profesionaletan ikusten ez direnak.

Sari banaketa, zozketa eta bazkaria

Miguel San Miguel Doneztebeko alkateak, Udalbideko Vicente Arozenak eta Mendi-Txuri Big Mat enpresako Arantxa Ezkurrak banatu zituzten sariak. Unerik hunkigarriena, berriki ama galdu duen Cristofer Alvarezek kopa hartu eta txapela jantzi zuenekoa izan zen, txalo zaparrada ikaragarria jaso baitzuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun