Hamar lagunetik lauk baino ez du bozkatu eskualdean Europako hauteskundeetan

TTIPI TTAPA 2009ko ekainaren 22a

Iniziatiba Internazionalista eta UMP izan dira bozkatuenak

Europako Parlamenturako hauteskundeak egin ziren ekainaren 7an eta orokorrean eta eskualdean ez zuten arrakasta haundirik izan. Banaz bertze, %63,75eko abstentzioa izan zuten Ttipi-Ttapak Hego Euskal Herrian hartzen duen eremuan, eta %40,67koa Ipar Euskal Herriko eremuan. Zenbait herritan, hirutik batek bertzerik ez zuen eman botoa. Eskualde osoan, parte-hartzeak abstentzioa gainditu zuen herri bakarra Goizueta izan zen, %54,13ko partehartzea­rekin. Datu guztiak aintzat hartuta, Hegoaldean, Iniziatiba Internazionalista izan zen botatuena eta Alderdi Popularra bigarren indarra. Eskualdez eskualde, Bortzirietan eta Leitzaldean ere bai. Alderdi Popularra Baztan, Urdazubi, Zugarramurdi eta Bertizaranan eta Malerrekan herriaren arabera, datuak diferenteak izan ziren. Azkainen eta Senperen, bertzalde, UMP alderdia izan zen bozkatuena eta Saran, aldiz, Euskal Herriaren alde. Nabarmentzekoa, halaber, Europe Ecologie alderdiak izandako gorakada, hirugarren indar izatera pasatu baita eta alderdi sozialistaren beherakada.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun