Sabin Arruti beteranoa nagusitu zen Doneztebeko XXXI. Herri Krossean

ttipi-ttapa 2009ko eka. 22a, 14:07

Sabin Arruti, helmugara garaile sartzen. TTIPI TTAPA

200 korrikalari baino gehiago atera ziren lasterka igande goizean

200 laisterkari baino gehiago bildu dira aurtengo Herri Krossean. Izugarrizko parte hartzea, izan ere inoiz ez zen horrelako kopuruetara ailegatu. Eguraldia lagun izan zuten eta giro ederra izan zen Doneztebeko Karriketan barna.

Sabin Arruti gizonezkoetan

Gizonezkoen senior kategorian, azkenean ez zen marokoarren parte hartzerik izan eta azkenean, Txantrea taldean ari den Sabin Arruti beteranoak irabazi zuen, zortzi kilometroak 24 minutu eta 43 segundutan egin ondotik. Donostiarraren lehenbiziko garaipena izan da Donezteben, bere laugarren partehartzean. Bigarren Patxi Orofino izan zen, 24 minutu eta 50 segunduko denborarekin eta hirugarren Santi San Miguel doneztebarra, 25 minutu eta 11 segunduko denborarekin.

Maika Ariztegi nesketan

Nesketan aspaldiko ezagun bat izan zen garaile, Maika Ariztegi iturendarra, 14 minutu et 10 segunduko denborarekin. Bigarren Ana Zelaieta doneztebarra izan zen, 14 minutu eta 14 segunduko denborarekin eta hirugarren Lorea Agirre doneztebarra, 15 minutu eta 41 segunduko denborarekin.

Ttikien probak

Prebejaminetan Izaro Aldabe eta Unai San Miguel izan ziren garaile.
Benjamin neskak: 1. Ainara Ilundain. 2. Ane Larretxea. 3. Ainhoa Marizkurrena
Benjamin mutilak: 1. Mikel Eltzaurdia. 2. Carlos Ostiz. 3. Aimar Jabalera.
Alebin neskak: 1. Silvia Constanza. 2. Maider Jabalera. 3. Nerea Marizkurrena
Alebin mutilak: 1. Xabier Erasun. 2. Mikel Larretxea. 3. Julen Larretxea.
Infantil neskak: 1. Amaia Zugarramurdi. 2. Elena Zabala.
Infantil mutilak: 1. Fermín Estanga. 2. Ruben Ilundain. 3. Eneko Herrera.
Kadete neskak: 1. Sara Azkarate. 2. Itziar Jorajuria. 3. Idoia Zamorano.
Kadete mutilak: 1. Borja Arregi. 2. Julen Dorronsoro. 3. Beñat Leiza.
Jubenil mutilak: 1. Irail Zestau.
Herrikoak neskak: 1. Ana Zelaieta. 2. Lorea Agirre. 3. Ana Iribarren.
Herrikoak mutilak: 1. Santi San Miguel. 2. Alfredo Telletxea. 3. Iñigo Lasaga.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun