Kopako finala jokatuko du Doneztebe Futbol Taldeak larunbat arratsaldean

TTIPI TTAPA 2009ko ekainaren 19a

Laxoa txapelketako final laurdenak igandean abiatuko dira

Doneztebe Futbol Taldeak bere historia laburreko partidarik garrantsitsuena jokatuko du ekainaren 20an, larunbat arratsaldeko 18.30ean Mutiloan. Hain zuzen, Nafarroako Erregionaleko lehen mailako kopako finala jokatuko du Castillo de Tiebas taldearen kontra. Doneztebar guziei deialdia egin diete finalera animatzera joateko eta partidaren ondotik, galdu edo irabazi, besta izanen da. Autobusak ere izanen dira, doan bazkideentzako eta 5 euroan bazkide ez direnentzat.

Laxoa txapelketa final laurdenetan

Baztan-Errekako XXX. Laxoa txapelketa ere final laurdenetan sartu da. Hain zuzen, joaneko lehenbiziko partida ekainaren 21ean, igande goizeko 11:30ean jokatuko dute Irurita A eta Doneztebe B taldeek.
Hurrengo asteburuan, ekaineko azkenekoan, jokatuko dira gainerako hiru partidak. Ekainaren 27an, larunbat arratsaldeko 17:00etan Oitz B Arraioz Aren kontra ariko da eta egun eta ordu berean, Irurita C Oitz Aren kontra. Final laurdenetako azken partida Arraioz B eta Irurita Bk jokatuko dute ekainaren 28an, igande arratsaldeko 15:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun