Ekainaren 19an, ostiral arratseko 20:00etan Herriko Ostatuan serbituko diren zopekin abiatuko dira Saldiasko San Juan bestak. Gauez, dantzaldia LAIOTZ taldearekin.
Ekainak 20, larunbata
Larunbatean, ekainaren 20an, 9:00etan argi-soinuak izanen dira herrian barna herriko trikitilariekin. 12:00etan Saldiasko erremontista afizionatuen arteko txapelketako finalerdiak jokatuko dira. 18:00etan esku pilota partidak jokatuko dira, gazte eta afizionatu mailakoak. Arratsaldez eta gauez dantzaldia izanen da LAIOTZ taldearekin.
Ekainak 21, igandea
Igandean, ekainaren 21ean, 13:00etan aizkora apustua jokatuko dute Ander Erasun aurtiztarrak eta Oihan Larretxea beratarrak, Leitzako Jon Rekondo eta Beintza-Labaiengo Xabier Mindegiaren kontra. 18:00etan esku pilota partidak jokatuko dira, gazte eta afizionatuen mailetan. Arratsaldez eta gauez dantzaldia izanen da MODESTO akordeoilariarekin.
Ekainak 23, asteartea, San Juan bezpera
Asteleheneko atsedenaldiaren ondotik, asteartean, San Juan bezpera ospatuko dute Saldiasen. Arratsaldean umeentzako jokuak izanen dira, kart eta gaztelu puzgarriekin. 17:00etan mus txapelketa jokatuko da. 22:00etan Sanjuan Suak izanen dira. Arratsaldez eta gauez dantzaldia izanen da MODESTOrekin.
Ekainak 24, asteazkena, San Juan eguna
Asteazkenean, ekainaren 24an, San Juan egun nagusia ospatuko dute. 9:00etan argi-soinuak izanen dira txistulariekin. 11:00etan Meza Nagusia, Sanjuan herriko patroiaren omenez. 12:00etan Saldiasko erremontista afizionatuen txapelketako finala jokatuko da. 14:00etan herri bazkaria eginen da Herriko Ostatuan, Agirre eta Etxeberria bertsolariekin. Arratsaldez dantzaldia izanen da MODESTOrekin, festak bukatzeko.