Doneztebeko Erreka Kirol Elkarteak Herri Krossaren XXXI. edizioa antolatu du. Ekainaren 21an, igandean, burutuko da laisterketa hau.Inskripizioak egun horretan bertan eginen dira irteera puntuan edo www.herrikrossa.com web orriaren bidez. 5 euro ordaindu beharko dute jubenilek eta hortik aintzinerako kategoriek. Gazteentzat dohainik izanen da.
Partehartze handia azken urteetan
Azken urte hauetan bere historiako partizipazio altuenak lortu ditu Doneztebeko lasterketak, gailurra azkeneko bi urteetan lortuz, 180 korrikalariekin kategori guztiak kontutan hartuz. Erreka elkartetik jakinarazi dutenez, aurten parte hartzeko asmoa azaldu du Mohamed Afaadas, Gasteizko La Blanca taldeko korrikalari marokoarrak. Afaadas duela hiru aste egin zen Bilboko Maratoia eta Gasteizko Maratoi Erdia irabazi ditu eta horrek erakusten du bere maila.
Palmaresa
Gizonezkoetan hauek izan dira txapeldunak azken urte hauetan:
2003- Andrés Perez
2004- Antonio Etxeberria
2005-Imanol Cruz
2006- Rafa Maritxalar
2007-Imanol Cruz
2008- Gontzal Sanz
Emakumezkoetan garaipena ez da horren banatua egon, eta Rosa Orofino Maika Ariztegi eta Rosa Talavera izan dira azkeneko garaileak.
Prebenjaminak, benjaminak, alebinak eta infantilak 10:30ean aterako dira.Jubenilak, seniorrak eta beteranoak, aldiz, 11:30ean.
Nagusiek 8 kilometro
Korrikalariek bete beharko duten ibilbideari dagokionez, prebenjaminek eta benjaminek 200 metro egin beharko dituzte; alebinek 500 metro; infantilek kilometro 1; jubenilek eta senior mailako emakumeek 4 kilometro eta senior eta beterano mailako gizonek 8 kilometro.
Sariak
Lehenbiziko postuan sailkatzen den gizonezkoak 120 euroko saria eskuratuko du, bigarrenak 90 euro, hirugarrenak 60 euro, laugarrenak 45 euro eta bosgarrenak 30 euro, eta gainerako korrikalarientzat ere izanen dira oroigarriak eta sariak. Emakumezkoei dagokienez, lehenbizikoak 60 euro eskuratuko ditu, bigarrenak 45 euro eta hirugarrenak 30 euro eta gainerakoek ere izanen dituzte oroigarriak.