Igande honetan, ekainaren 21ean, birziklatutako materialekin egindako joku alternatiboekin jolasteko aukera izanen da Zubietako plazan, eguerdi aldera. Zubietako Udalak antolatuta, Kataluniako Guixot de 8 taldeak eginen ditu jostailuak eta jokuak, haurrendako nahiz helduendako. Horretarako, zubietarren eta inguruko herrietatik etor daitezken bisitarien laguntza eskatzen dute. Izan ere, joku hauek oinarri bera dute: “Botatzen duzuna begiratu eta zertan bihur daiteken imaginatu”.