Errekako pilota eskolako buruz buruko txapelketaren finalak larunbat goizean jokatuko dira

TTIPI TTAPA 2009ko ekainaren 17a

Bederatzi finalak akitzerakoan, sari banaketa, urdaiazpikoaren zozketa eta Kasinon bazkaria izanen dira

Doneztebeko Erreka pilota eskolako pilotariek jokatu duten buruz buruko bigarren pilota txapelketako finalak larunbat honetan, ekainaren 20an jokatuko dira Donezteben, 9:30etik aitzinera.

Bederatzi kategoria

Joan den asteburuan jokatu ziren finalerdiak. Laugarren mailako benjaminetan, Ruben Saldiasek 18 eta 10 irabazi zion David Mitxeori eta Hoseba Bengoetxeak 18 eta 12 Zorion Zelaietari. Beraz, larunbateko lehen finala Saldias eta Bengoetxeak jokatuko dute.
Hirugarren mailako benjaminetan, Mikel Bangok 18 eta 11 irabazi zion Julen Santesteban-i eta Aimar Zestauk 18 eta 14 San Migueli. Finala, Bangok eta Zestau jokatuko dute.
Bigarren mailako benjaminetan, Gorka Antuñak 18 eta 14 irabazi zion Ibai Erasun-i eta Ioritz Zelaietak 18 eta 14 Julen Migeltorenari. Zelaietak eta Antuñak jokatuko dute finala.
Lehen mailako benjaminetan, Beñat Lazkanok 18 eta 14 irabazi zion Oier Berasategiri eta Julen Indak 18 eta 16 Mikel Lanari. Finala Indak eta Lazkanok jokatuko dute.
Bigarren maialako alebinetan, Julen Saldiasek 18 eta 15 irabazi zion Julen Larretxeari eta Asier Baztarrikak 18 eta 16 Aritz Arrietari. Honela, finalean Baztarrika eta Saldiasen arteko lehia izanen da.
Lehen mailako alebinetan, bi finalerdi estuak izan ziren. Lehenbizikoan Joel Oronozek 18 eta 17 irabazi zion Julen Juankorenari eta bigarrenean, Aritz Fagoagak 18 eta 16 irabazi zion Iker Salaberriari. Beraz, Fagoaga iturendarrak eta Oronoz lesakarrak jokatuko dute finala.
Bigarren mailako infantiletako finalerdietan, Cristofer Alvarezek 18 eta 6 irabazi zion Iker Mariezkurrenari eta Jon Mikelarenak 18 eta 13 irabazi zion Javier Saldiasi. Beraz, finala, larunbateko jaialdiko zazpigarren partida, Alvarez eta Mikelarenak jokatuko dute.
Lehen mailako kadetetan, Irail Zestauk 18 eta 6 irabazi zion Iker Rojori eta Ibai Juanenak 18 eta 13 Mikel Maiari. Zestau eta Juanena izanen dira aurrez aurre finalean.
Lehen mailako jubeniletan, azkenik, Unai Madariagak Beñat Oronozen kontra jokatuko dute finala.

Sari banaketa, zozketa eta bazkaria

Finalak akitzerakoan sariak eta txapelak banatuko dira eta Luis Martin harakinak emandako urdaiazpiko on baten zozketa eginen da. Errekatik jakinarazi dutenez, saria bertan banatuko da eta irabazlerik agertzen ez bada, minutuero errepikatuko da zozketa, irabazleren bat agertu arte. Kasinoan bazkari batekin akituko dute denboraldia Errekako pilotari, irakasle, larguntzaile eta gurasoek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun