Doneztebeko 4x4 Auto Triala eginen da larunbat arratsaldean

ttipi-ttapa 2009ko ekainaren 11

Joan den urtean lohi artean ibili behar izan zuten ibilgailuek. TTIPI TTAPA

Bigarren edizio hau 15:00etan hasiko da Aparanen

Bigarren urtez segidan, Donezteben 4x4 autoen triala egitea erabaki dute Pitti eskabazioak, Zoansa eta Arincar-Sampi Aragonek. Larunbat honetan, ekainak 13, eginen da. 15:00etan hasita Aparan industrialdean izanen da. Izena eman nahi duenak bi telefono hauetako batera deitu beharko du: 699 454627/616 513491, 11:30etik 13:00etara.

Burrunbak gaupasa

Egunari segida emateko gaupasa ere izanen da, Gazte Burrunba Taldeak antolatuta, tartean baita afaria ere. Titi ostatuan eman beharko da izena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun